
Ure zerbitzuen berri zuri aitzinetik emaitea, zure argitzea eta, horrela gutarteko zure egonaldia ahal bezainbat erraztea, hau da liburuxka honen xedea.
Gure artalanetako lagun bakoitzak konprenituko zaitu, artatuko eta zainduko, esperientziak eman jakitate eta begirune guziarekin.
Zure egonaldia errazteko gutartean, administrazioko eta zerbitzuetako presuna guziak zure gomendio dira. Ez beldur izan edozein galde egiteko.
Jakin behar duzu, zuk erakutsi konfiantzaren heina atxiki nahi dugula